Herritarrei sare sozialen bidez argazkiak konpartitzeko eskatu diete, #BadiaGU traola erabilita.
Mugen auziaren gaineko erakusketa Trintxerpen
Trintxerpen da egunotan mugen auziaren gaineko erakusketa ibiltaria. Zuhaitzetan zintzilikatutako hainbat panelen bidez, herriaren historiaren berri jaso dezakete pasaitarrek zein bisitariek, baita mugen auziak sortzen dituen arazoen berri ere.
Mugen Batzordeak aurrera ateratzen ari diren kanpainan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Esan dutenez, “edonork parte har dezake aldarrikapenean, jarduerak proposatuz, sare sozialetan…”. Honenbestez, badiaren inguruan argazkiak atera eta Facebooken, Twitterren eta Instagramen partekatzeko eskatu dute, #BadiaGU traola erabilita.