Pasaia, arriskutik ezin irten
0-1 galdu dute zuri-gorriek Santutxuren kontra
Azpeitiaren kontra irabazi ondoren, moralez gainezka zelairatu ziren pasaitarrak Don Boscon, Santutxuren kontrako partidan hiru puntuak poltsikoratzeko itxaropenez. Santutxu, baina, puntu premia larrian dago baita ere, eta defentsan sendo aritu ziren bizkaitarrak partidaren lehen unetik. Husna berdinduta iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian ere, defentsan jarri zuten indarra bi taldeek, 61. minutuan Santutxuk gola sartu zuen arte. Hortik aurrera Pasaiak erasoari ekin zion, baina zuri-gorriek ez zuten atea zulatzen asmatu.
Honenbestez, gogor borrokatzen jarraitu beharko dute pasaitarrek. Liga bukatzeko sei jardunaldiren faltan, eta 30 puntu gehituta, sailkapenaren 17. tokian dira. Erandio, Amurrio eta Oiartzun dituzte atzetik, hurrenez hurren.