Itxaso eta Sanchez alkategaiaren aurkezpenean
Maiatzaren 24ko hauteskundeei begira ateak zabalduko ditu Lezoko PSOE-EEren herriko etxeak. Posta bidezko botoarekin laguntzea dute helburu, eta hori dela eta hilaren 10ean hasita, ostiralero zabalduko ditu ateak Urdaburu kaleko 2. zenbakian duten egoitzak 17:00etatik 20:00etara.
Jose angel Sanchez PSE-EEko alkategaiak etxteik ateratzeko zailtasunak dituzten bizilagunei zein gaixorik daudenei etxetik bozkatzeko aukera dutela gogorarazi die, eta halako egoeretan dauden lezoarrei laguntzeko prest azaldu da.