Aldundiak bi milioi euro zertan inbertitu erabakiko dute Oarsoaldeko biztanleek

Partaidetzazko aurrekontuen iniziatiba bigarrenez egingo dute lau herrietan

2014ko urrian, Lezon egin zen partaidetzazko aurrekontuen saioa

2014ko urrian, Lezon egin zen partaidetzazko aurrekontuen saioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuen iniziatibaren bigarren ekitaldia abian jarri du. Oarsoaldean, Gipuzkoako gainontzeko eskualdeetan bezala, horren barruko saioak egingo dituzte hainbat egunetan. Helburua: Gipuzkoan 2016ko aurrekontuei begira 20 milioi euro zertan inbertitu herritarrek erabaki dezatela, eta zehazki Oarsoaldean, 2 milioi. Beheko zerrendan daude lehen saioen ordutegiak, herriz herri (iradokizunak jasotzeko buzoiak ere jarriko dira). Aurreko urteko saioetan, herritarrek erabaki behar zuten urtebeteko epean zertan inbertitu behar ziren tokian tokiko bi milioiak. Prozedura hori aldatu egin du aldundiak: lehentasuna eman diete epe luzeagoan egin daitezkeen egitasmoei, eta bi milioi horietatik 1,6 horietara bideratuko dira; beste 400.000 euroak urtebeteko egitasmoetarako izango dira, baina 100.000 jarriz urte bakoitzean. Egitasmo proposamenek honako ezaugarriak izan behar dituzte: aldundiaren eskumenekoak izatea, eskualde osoari eragitea, eta pertsonetan eragina izatea 2016ko aurrekontuak abenduan prestatuko ditu aldundiak. Prozesuan adosten direnak bertan txertatuko dituzte.

Partaidetzazko aurrekontuak, lehen batzar erronda

Errenteria-Oreretan
  • Hilaren 30ean, 19:00etan, Xenpelar Etxean.
  • Maiatzaren 4an, 19:00etan, Xenpelar Etxean.
  • Iradokizunak uzteko buzoiak: udaletxean, Fanderiako kiroldegian, Galtzarabordako kiroldegian, liburutegian, Oarsoaldea SAren Olibeteko egoitzan.
Oiartzunen
  • Hilak 17 (datorren ostiralean), 18:00etan, Elorsoro kiroldegiko batzar gelan.
  • Hilaren 25ean, 11:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan.
  • Buzoiak: udaletxean, anbulatorioan, Elorsoro kiroldegian, Iturriotzeko dorretxean, Altzibarko eskoletan, Manuel Lekuona Bibliotekan.
Lezon
  • Hilak 18, 11:00etan, Musika Eskolan.
  • Buzoiak: udaletxean, anbulatorioan, liburutegian eta Bekoerrota kiroldegian.
Pasaian
  • Hilaren 22an, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan.
  • Hilaren 23an, Antxoko Kultur Etxean.
  • Hilaren 24an, 19:00etan, Donibaneko Victor Hugo Etxean.
  • Buzoiak: Antxoko Azokan, Donibaneko udaletxean, Trintxerpeko alkateordetzan eta San Pedroko liburutegian.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.