Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Trenari galga jartzeko asmoz

AHTaren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektua jendaurrean dago. Alegazioak biltzen ari dira trenaren kontra dauden taldeak, eta astelehenean aurkeztuko dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun
2015/04/10
Hirugarren erraila jartzen ari dira Gaintxurizketan

Hirugarren erraila jartzen ari dira Gaintxurizketan

Astigarraga eta Oiartzun artean aurreikusita dagoen Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidean urrats bat egin nahi du Espainiako Gobernuak. Horrela, proiektu hori jendaurrera atera du Sustapen Ministerioak, aldaketak izan dituelako. Oarsoaldeko zein Donostialdeko AHTren aurkako taldeak zein AHT Gelditu! Elkarlanak alegazioak biltzen ari dira.
 Horretan dabil buru-belarri Mikel Alvarez. Gogorarazi duenez, Astigarraga-Lezo-Oiartzun linearen egungo diseinua ez zen jatorrizko proiektuan egina zegoena. “Superportuaren bultzatzaile izan zen Jaizkibiaren eskema bat da gaur egungo proiektua. Alternatiba horrek aipamen egiten du superportuari zein plataforma logistikoari ateak zabalduko lizkiokeela”, adierazi du Alvarezek. Aldaketa hori dela eta, berriro hasi behar izan dute tramitazioarekin. Orain dela bi urteko udaberrian Ingurumen Kontsulta Dokumentua osatzeko iradokizunak eskatu zizkieten udalei. “Adierazgarria da”, esan du Alvarezek, “Lezoko Udalak salaketa irmoa egin zuela”. Orduan, Eusko Jaurlaritzak udalari zazpi orrialdeko laburpena bidali zion. “Proiektua prentsan eta guzti azaldu zen, eta udalari azterketak eskatuta, laburpentxo hura bakarrik eman zioten, informazio murrizketa larria eginez”, gaineratu du.
Bost zatiko alegazioa Bost oinarri ditu AHTrik nahi ez dutenen eragileen alegazioak. Lehena, suposatuko lukeen “txikizioa” izango litzateke. “Linea zatiaren hasieran, Martuteneko ibarrean, bost trazatu egingo dituzte, ohiko trenbidearekin lotzeko”, jakinarazi du Alvarezek. “Goitik behera suntsituko luke Donostiako baratzea“, gaineratu du. Ondoren, San Marko zeharkatu, Zamalbide, Oiartzungo industriaguneak pasatu eta Gaintxurizketainokoa izango litzateke bidea. Alvarezen esanetan, “hondamena” ekarriko lioke inguruari, eta Lezoren nekazaritza eremu den Gaintxurizketa inguruan izango lukeen nabarmendu du. “Azpiegituren metaketa are handiagoa” egongo litzatekeela salatu du, eta AHT industriaguneei zein bigarren gerrikoari eta beste errepideei batuko litzaiekeela. Azpiegituren metaketa horren harira, alegazioaren bigarren oinarria da Pasaiako kanpoko kaiari eta Gaintxurizketako plataforma logistikoari bide emango liokeela.
AHT orereta

 San Marko eta Zamalbide ingurua Donostiako Martutene auzoa eta 27 industriagunea pasatu ondoren, San Marko menditik pasatuko litzateke tunel bat, 2.880 metrokoa. Isatse baserriaren ondoan bukatuko da. Masti-Loidi eta Egiburuberri industrialdeen artetik pasatuko litzateke, eta bigarren gerrikoa gurutzatuko luke azpitik, 200 metroko tunelarekin. Gurutzearen Alabak eskola azpitik beste bat egingo lukete.
Hirugarren oina, berriz, “justifikazio falta” da. “Udalei azterketa informatiboaren dokumentazioa bidali diete, Renferen trenbide zabalera gehi zabalera europearra jasoko dituen hirugarren errailari buruz”, azaldu du Alvarezek. 2011n, Astigarraga eta Irun artean, hirugarren erraila eraikitzea erabaki zuten, bidaiariak Atotxako geltoki birmoldatura bideratzeko. Horrek Astigarragako geltokia egitasmotik kentzea suposatuko zuen.
AHT oirartzun
Oiartzunen, biaduktuak Merkaoiartzun eta inguruko pabilioien gainetik, 650 metro luze eta 32 metro altuko biaduktua eraiki nahi dute. Ugaldetxon hiru adar egingo lituzkete: bat, Irunera joango den bide nagusia, eta beste bi, Gaintxurizketa aldera merkantzia eramateko bi errail. Bide nagusia Arkale azpitik joango litzateke. Beste biak Lanbarren gainetik pasatuko lirateke 800 metro luzeko bidauktuan. Hiru bideentzako Goiko Eskola inguruan tunel bana egingo dituzte.
“Azterketa informatiboan azaldu dutenez, ohiko trenbideak gaitasuna izango luke, hipotesi gaindimentsionatuenean, trafiko guztia eramateko”, jakinarazi du. Egingo ez den Iruñeko konexioa edo eguneko 162 merkantzia tren kontuan hartzen dituzte hor. Alvarezek zehaztu duenez, Jaurlaritzako Obra Hidraulikoen zuzendaritzak zein aldundiak ere, Espainiako Sustapen Ministerioari eskatu zioten hirugarren errail mixtoa egiteko, “horrek azpiegitura gehiago beharko ez lukeelako. Eta txostenak berak ere aitortzen dio gaitasun hori”.
Gainera, AHT Ipar Euskal Herriarekin batuko lukeen lehen zatia izango litzateke, baina Frantziako Gobernuak 2032ra arte atzeratu izana hango tren lasterra ere arrazoizko pisua izan daitekeela aipatu du.
AHT_irun geltokia
Gaintxurizketan, lotura Gaintxurizketan, etorkizunean eraikiko litzatekeen plataforma logistikoarekin bat egingo lukete Oiartzundik datozen bi errailek.
Astigarraga-Gaintxurizketa bidearen kostua ere sartu dute alegazioan. Kilometro gutxiko ibilbide horrek 440 milioi euroko aurrekontua luke, “baina horrelako proiektuak puztu egiten dira”, ohartarazi du Alvarezek. Diru hori premia sozialei erantzuteko erabiltzea eskatu dute.
Azkeneko puntuan, berriz, proiektuaren beraren gelditzea eskatu dute. “Azpiegitura horiek lurraldean zein gizarte ereduan duten eraginak ikusita, herritarren ahotsa entzungo den parte hartze prozesuak jarri beharko lirateke abian”, iritzi du Alvarezek.

11:00

Alegazioen aurkezpena Astelehenean alegazioak aurkeztuko dituzte Espainiako Gobernuak Donostian duen ordezkaritzan, 11:00etan. Ondoren kontzentrazioa egingo dute AHTren erokeria gelditu lemapean. Sinadurak ere jasoko dituzte: gaur, 19:00etatik, Lezoko Txerrimuñon izango dira, eta bihar Errenteria-Oreretako Niessenen, 11:00tatik 13:30era. Oiartzungo Goiko Eskolan ere jasoko dituzte sinadurak. Erakundeen aldetik, Oiartzungo nahiz Errenteriako udalek alegazioak aurkeztuko dituztela esan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.