Sarek mural handia egingo du igandean, dispertsioaren kontra
Euren logoa irudikatuko; herritarrei dei egin diete Koldo Mitxelena plazara hurbil daitezen
Sarek mural handi bat egiteko asmoa du datorren igandean, hilaren 19an. Koldo Mitxelena plazan izango da, 11:00etatik aurrera. Horrela, euren logoa irudikatuko dute collage teknikarekin egingo duten mural baten bitartez. Hainbat koloretako paperak banatuko dituzte, eta moztu eta itsasteko aukera izango dute hurbiltzen direnek.
Murala plazan bertan zintzilikatuko dute, eta futboleko ateak jarriko dituzte, “dispertsioari gola sartuko diogula irudikatzeko”. Dispertsioaren liburuxkaren irakurketa publikoa egingo dute hainbat hizkuntzatan. Herritarrak animatu dituzte bertara joan daitezen, “denon artean dispertsioak suposatzen duen eskubide urraketarekin bukatzea lortuko dugulako”.