Basklink-en webgunea
Leire Agirrezabala oiartzuarrak eta Joana Mendiburu senpertarrak kudeatzen duten webguneari,
basklink.com-i, eman diote Euskal Eurohiriko III. Ekop Saria. Euskal Eurohiriko mugaz gaindiko garapen agentziaren eta Bihartean mugaz gaindiko komertzio eta industria ganbararen ekimena da eta mugaz gaindiko elkarlanean diharduten jardunak saritzen ditu, “horrek ekonomia jarduera eta aukera berriak sortzea dakarrelako”.
Basklink-ek Euskal Herriko zazpi probintzietako turismo eskaintza bildu eta sustatzen du, joan den otsailean jarri zuten martxan Studio Waaz (Hazparne, Lapurdi) eta Gaindigoren (Oiartzun) arteko elkarlanari esker.
Euskal kulturaren lurraldea, “Euskal Herri autentikoa” promozionatzea du helburu, “erabiltzaileen aisia aukerak zabaldu eta aberasteko eta turismo-sektorean negozio aukera berriak irekitzeko asmoz”.