Lurgintza kooperatibako teknikari bat astean bitan egongo da bihartik ekainaren 25a bitarte. Aldez aurretik ordua eskatu beharko da.
Lurgintza kooperatibak baserritarrei errenta aitorpena egiteko aukera emango die aurten ere. Horretarako Mendiburu kaleko bosgarren zenbakian egongo den bulegoa astean bitan zabalduko dute, astearte eta ostegunetan, goizez eta arratsaldez (09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:00etara). Aldez aurretik ordua eskatzea beharrezkoa da, 943 81 14 31 telefono zenbakira deituta.
Oarsoaldeko gainerako herrietako baserritarrek zein Bidasokoek, Buruntzaldekoek eta Donostiakoek bulego honetan jasoko dute laguntza Foru Ogasunarekiko kontuak argitzeko.
Errenta aitorpena egiteko kanpaina bihar hasiko da eta
euskaraz egin daitezkeela gogorarazi dute.