10:30ean hasiko dira bihar, Antxoko Gure Zumardian, Anunciata ikastetxearen 75. urteurrena ospatzeko jarduerak. San Fermin parrokian meza ospatu ondoren, 12:00ak aldera, ikastetxeko areto nagusian bilduko dira urteurrena ekitaldi akademikoan ospatzeko. Anunciatak iragarri duenez, urteurreneko festan, ikasle, irakasle eta gurasoak ez ezik, Eusko Jaurlaritzako eta Kristau Eskolako ordezkariak izango dira.