Oiartzungo Beira taldeak Bertsomovieda lehiaketan bere lana aurkeztu du, Terrazako loreak bideoarekin. Beirak, gainera, Irati Odriozola abeslari oiartzuarraren kolaborazioa izan du. Bertsoa eta bideoa uztartzen dituen lehiaketa da Bertsomovieda, aurten laugarren aldiz antolatu dute.
Gaurtik aurrera lanak bozkatzeko aukera dago bertsomovieda.com webgunean. Guztira 2.500 euro banatuko dituzte saritan: gazteentzat, 300 euro bertsomovie onenari eta 150 euro aipamen bereziari. Helduentzat 1000 euro lehenengoari, 300 euro aipamen bereziari, 500 euro ikusleen saria eta bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250 euro.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.