Ion Arretxe
Ion Arretxek (Errenteria-Orereta, 1964)
Intxaurrondo: La sombra del nogal liburua aurkeztuko du larunbatean, Xenpelar Etxean, 12:00etatik aurrera. El Garaje Ediciones-ek argitaratu dion liburuak bere esperientzia kontatzen, 1985ean Guardia Zibilak atxilotu zuenekoa. Aurkezpen ekitaldian Fermin Muguruza izango du alboan.
Ibilbide luzea egin du Arretxek, hainbat diziplinatan. Marrazkilaria eta eszenografoa da, eta
Eginentzat, herri eragileentzat egin ditu lanak. Antzerki munduan, Orain, Kukubiltxo eta Sebastopoleko titiriteroekin aritu da. Zinema munduan, eszenografiak egiteaz gain,
Tiro en la cabeza filmaren protagonista izan zen. Gidoiak ere egin ditu hainbat aldizkarirentzako, eta
Oarso aldizkariko kolaboratzailea da, besteak beste.