Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Langile borrokaren bitartez Euskal Herria aldatzeko deia egin du LABek

Oarso-Bidasoko langileak deitu dituzte maiatzaren 1ean egingo den manifestazioan parte hartzeko

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/04/21
Maiatzaren Lehena gertu da, eta Oarso Bidasoko LABek langileei dei egin die egun horretan egingo diren mobilizazioetan parte har dezaten. Horrela, Errenteria-Oreretan manifestazioa egingo dute 12:30ean hasita, Gamon Zumarditik. Langileok borrokan, Euskal Herria aldaketa bidean goiburua izango du mobilizazioak. LABen ustez, maiatzaren 1ean langileek “ospatzeko ezer” ez dute, “baina badugu zertaz harro egon”. Horrela, harrotasun hori kalera ateratzea eskatu dute. Gaineratu dutenez, leloaren aukeraketa ez da ausazkoa, “errealitate bat” da. “Langileok ateratzen dugu Euskal Herria
LAB Maiatzaren Lehena Orereta

Maiatzaren Leheneko deialdia egin du gaur LABek

aurrera, eta langileok egindako borrokari esker herri hau aldaketa bidean jartzea lortu dugu”. Aurten lan eskubideen eta sozialen defentsan ari diren langileak omendu nahi ditu sindikatuak, “langilerik gabe ezin delako herri bat aurrera atera”. Hauteskunde atarian egonda, sindikatuak alderdi politikoentzako hitz gogorrak izan ditu. “Lotsagarria da”, esan dute, “milaka lanpostu suntsitu dituzten agintariei enpleguaren sorrera eta defentsa aldarrikatzen entzutea”. Nabarmendu dute langileak “bakarrik” egon direla “finantza sistemak eta multinazionalek erabakitako politika ankerrei aurre egiten”. Lan merkatuan dagoen prekarietatea, langabezia eta pobrezia “izurrite” gisa definitu dituzte. “Baina ez gara horrekin konformatzen: bestelako eredu sozial, politiko eta ekonomikoaren eraikuntzan ari gara”.

LABek, 40 urte

Aurten sindikatua urteurren biribila ospatuko du, eta “askapena ekarriko digun bidean” egindako ekarpenarekin “harro” daudela berretsi dute. “Etorkizunera begira” jarri nahi dute, eta eredu berriaren eztabaidan, “hazi eta indartzen jarraitu” nahi dute. Horretarako, sindikatua eta sindikalgintza “eraberritu” behar dela uste dute. Oarsoaldeko zein Bidasoko langileei kalera ateratzeko deia luzatu diete, “garai gogorrak” diren arren. “Arduraz, ilusioz eta konpromisoz bidea egiten jarraitzea dagokigu”, gaineratu du sindikatuak. “Ez dugu honaino borrokatu orain etsitzeko. Langileon Euskal Herria dugu helburu eta ez dugu amore emango lortu arte”, baietsi dute. Maiatzaren Leheneko manifestazioaren ondoren, bazkaria antolatu dute Ernai eta Sorturekin batera. Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian izango da. “Langileen harrotasuna belaunaldi ezberdinak batzen” islatuko dute. Txartelak Errenteria-Oreretako Landare tabernan egongo dira salgai, baita LABen egoitzan ere (Nafarroa etorbidea, 61, 2A. Errenteria-Orereta). Langileentzako prezioa 12 euro izango dira, eta diru sarrerarik ez dutenentzako, sei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.