Euskadiko selezkioko taldeekin batera, onenak izan dira Itsaso-Kosta arrantza modalitatean
Aitziber Pouso, urrezko dominarekin
Aitziber Pousa Unanue errenteriar gazteak urrezko domina lortu zuen Aste Santuan Almanaran (Castello) jokatu ziren arrantza txapelketetan. Zehazki, Itsaso-Kosta modalitatean lortu du domina preziatuena, Euskadiko selekzioko taldekideekin batera. Sailkapen orokorrean 13. postuan geratu zen Pousa, eta goi mailako kirolarien artean zortzigarren.
Lortutako emaitzei esker, Espainiako selekzioarekin ariko da datorren azaroan, XXIII. Munduko Txapelketan. Portugalen izango da, Manta Rota udalerrian. Itsaso-kosta modalitatean hartuko du parte, hor ere, Pasai Donibaneko Izkiro taldeko kideak.