Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Beraun "eraldaketaren parte" izaten jarraitu behar duela esan du auzoko EH Bilduk

Gaur aurkeztu dute EH Bildu Beraun; hauteskundeei begira, ezkerreko indarrik "eraginkorrena" direla esan dute

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/04/23
Orain dela bi hilabete inguru, Orereta/Errenteriako EH Bilduk barne hausnarketa egin zuen, eta auzo taldeak sustatzearen erabakia hartu zuen. Hainbat auzotan esan eta egin dute. Tartean, Beraunen. Gaur aurkeztu dute publikoki ezkertiarrak eta soberanistak batzen dituen auzoko taldea, Beraungo erdigune den Pablo Sorozabal plazan. Bazegoen gobernatzeko beste modu bat, eta EH Bilduk posible zela erakutsi du lelopean egin dute ekitaldia.
EH Bildu Beraun

Duela lau urteko aldaketari “Bai” esan diote

Luis Garridok hartu du hitza, eta nabarmendu du auzoko jendeak osatzen duela taldea. “Orain dela lau urte ilusioz bizi genuen aldaketa politikoa, alderdi sozialistaren 28 urteko gobernuen ondoren”, esan du Garridok. Bukatzear den agintaldian gobernatzeko “beste era bat” argi geratu dela uste du: “Modu irekian, gertutasunarekin, gardena eta eraginkorra izan da”. Adibideak jarri dituzte: auzo elkartearekin egindako bilerak eta auzo batzarretan jasotako proposamenak “jasotzea eta gauzatzea”. Bide horretan, auzoak “eraldaketaren bidean” protagonista izaten jarraitu behar duela aldarrikatu dute, eta datozen urteetan EH Bildu buru duen gobernu “ezkertiar eta aurrerakoiaren” alde egin dute. PSE-EEren jarrera ere kritikatu dute. “Eskuineko frontea osatu dute EAJ eta PPrekin”, iritzi du Garridok, “eta ezezkoaren blokea osatu dute fiskalitatean, ingurumena edo parte hartzearekin”. EH Bilduren hauteskunde zerrenda babestu dute, besteak beste, “gure auzoko bi lagun zerrendaren goiko aldean aurkitzen baitira”.

Bozkatuenak izatea, amets

Ritxar Martinezek, bere aldetik, azaldu du euren helburua Beraunen “zerrenda bozkatuena” izatea dela. EH Bilduk auzoarekiko “apustua” egin duela esan du: “Heziketa eta kirol instalazioetan inbertsioak egin dira, ludoteka berria, igerilekuetako aldagela eta kafetegi berria…”. Horri batu dizkio San Markoko zabortegiaren zigilatzean lagundu izana, bertarako errepidearen hobetze proiektua edota Sarriegi plazan dauden itokinak konpontzeko diru partida. Hala ere, zehaztu “asko dagoela egiteko”, eta eurek lanean jarraituko dutela. Auzokideen eskariak jasotzen jarraituko dute, eta horretarako facebook orrialde bat, twitter kontua eta e-posta helbidea sortu dute. Halaber, maiatzaren 3an Pablo Sorozabal plazan mahaia jarriko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.