Eskubide sozialen kartak batzar irekira deitu du

Gaur, 18:30ean, Oiartzungo eskubide sozialen Kartak batzarrera deitu ditu herritarrak. Herrian esparru ezberdinetan lan egiten duten eragile eta norbanakoak bildu nahi dituzte

Gaur, 18:30ean, Oiartzungo eskubide sozialen Kartak batzarrera deitu ditu herritarrak. Herrian esparru ezberdinetan lan egiten duten eragile eta norbanakoak bildu nahi dituzte, denen artean “Oiartzungo premia sozialak identifikatu eta aldarrikapen taula komuna osatzeko”. Aldarrikapen Taula komun horri Oiartzungo programa soziala deituko diote eta “gure herrian lan egiteko tresna baliagarria izatea dugu helburu”, mobilizatzeko eta baitan herri eraikuntzan jarraitzeko ere bai. Era berean, elikadura burujabetzari buruzko Bide berriak dokumentala ikusteko aukera izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.