Lau zerrenda aurkeztu dituzte Lezon, udal hauteskundeetarako

EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta PPk aurkeztu dituzte zerrendak udal hauteskundeetarako

hauteskundeak

hauteskundeak

EHBildu koalizioak, EAJ alderdiak, PSE-EEk eta PPk zerrendak aurkeztu dituzte maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako. EHBildu eta EAJren zerrendaburuek errepikatu dute, Ainhoa Zabalo aurkeztu du berriz ere alkategai Euskal Herria Bilduk, eta Kepa Garbizuda zerrendaburua Alderdi Jeltzalearen zerrendan, orain lau urte bezala. PSE-EEk zerrendaburu berria aurkeztu du datozen udal hauteskundetarako. Jose angel Sanchezek hartuko du Mikel Antxon Arrizabalagaren lekukoa. Arrizabalaga 1999az geroztik izanda zinegotzi Lezoko Udalean. Encarnación Vilanova da PPk aurkeztu duen zerrendaburua. 2011. urteko hauteskundeen emaitzak Bilduk lortu zuen alkatetza orain lau urte, gehiengo osoz, bozken %55,87 jasota. Bederatzi zinegotzi ditu Bilduk. Beste lau zerrenda aurkeztu ziren orduan udalerrian, EAJrena izan zen bigarren bozkatuena botoen %18,51rekin, eta hiru zinegotzi ditu. PSE-EE izan zen ordezkaritza lortu zuen hirugarren alderdia, botoen %10,07rekin, eta zinegotzi bat lortu zuen. Beste bi alderdiek Aralar eta Ezker Batua-Berdeak, ez zuten ordezkaritzarik lortu. Aralar EH Bildu koalizioaren barruan aurkeztuko da maiatzaren 24ko hauteskundeetan.  

Zerrenda guztietako hautagaiak

Euskal Herria Bildu (EHBildu)
  • Ainhoa Zabalo Loiarte
  • Mikel Arruti Salaberria
  • Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra
  • Igor Cordero De la Fuente
  • Garazi Cuesta Unzain
  • Angel Portugal Formoso
  • Naroa Tubilla Ziganda
  • Axier Irastorza Alustiza
  • Nahia Sarasola Zabala
  • Iñaki Larrañaga Kerejeta
  • Ane Aznar Ugalde
  • Ander Barros Arrillaga
  • Miren Gurutze Sein Cordero
Ordezkoak:
  • Ainara Narciso Sarasola
  • Jose Miguel Labandibar Lopetegi
  • Maria Del Carmen Arregi Perurena
Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
  • Kepa Garbizu Azkue
  • Maria Noemi Arberas Oses
  • Alfredo De La Puente Pagola
  • Xubero Ubillos Apaolaza
  • Enrique Figueroa Laboa
  • Irlentz Ortega Ugalde
  • Jesus Maria Martiarena Jaca
  • Idoia Elorza Gurrutxaga
  • Ricardo Salaberria Galarraga
  • Miren Irune Zabaleta Picabea
  • Aitor Olaizola Zubillaga
  • Sofia Bereziartu Albisua
  • Victor Oroz Izaguirre
Alderdi Sozialista (PSE-EE)
  • Jose Angel Sanchez Gallardo
  • Maria del Mar Carrillo Gascon
  • Nicanos Barradas Piris
  • Antonia Juez Lopez
  • Manuel Cerviño Benito
  • Maria Dolores Landin Pombo
  • Antonio Redondo Gomez
  • Maria Teresa Perez Centeno
  • Joaquin Maria Sanchez Hernandez
  • Francisco Pedraza Moreno
  • Ana Isabel Gamino Barradas
  • Juan Escolar Esteban
  • Jose Manuel Martin Martinez
Alderdi Popularra (PP)
  • Encarnacion Vilanova Molines
  • Jose Luis Sanchez-Chiquito Otero
  • Francisco De Asis Vallejo Maldonado
  • Maria De la Merced Caballero Real
  • Antonio Aracil Caceres
  • David Jose Colomera Fuentes
  • Jose Manuel Garcia Picon
  • Juan CArlos Bueno Cano
  • Maria Rosario Mateos Martin
  • Ana Rico Martin
  • Fernando Lista Mateos
  • Maria Dolores de Miguel Lloret
  • Ana Montesinos De Miguel
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.