Goiko pisuan kokatuko dute liburutegi berria
Donibaneko udal liburutegia erabilera anitzeko eraikin estreinatu berrian kokatuko dute etorkizunean. Lanak oraindik noiz hasiko diren zehazterik ez badago ere, udalak ekin dio azpiegitura berri nola antolatu nahi duen erabakitzeari, eta gogoeta herritarrekin partekatu nahi du.
Hori dela eta, parte hartze saio bikoitza antolatu dute. Lehen saioa hilaren 29an izango da, 17:00etan haurrekin eta 19:00etan gizarte eta kultur eragileekin eta gainontzeko herritarrekin. Helduekin bigarren saio bat ere egingo dutela iragarri dute, maiatzaren 5ean, “ekarpenak eta ideiak hobeto zehazteko”.
Parte hartze saioak oraingo liburutegian izango dira, Itsas Mendiren egoitza, eta udalak iragarri duenez 60-90 minutu inguru iraungo dute. Helburu, “etorkizuneko liburutegia denon artean sortzea da”, eta hori dela eta gonbidapena luzatu die te herritar guztiei saio hauetan parte har dezaten.