
Hibaikakoak, lortutako banderarekin.
Hibaikako Promesa Mailako neskak ez dira esku hutsik bueltatu Galiziatik. Izan ere, bateletako Espainiako Txapelketa irabaztea lortu dute talde gorribeltzekoak.
Larunbat arratsaldean jokatu zuten lehenengo txanda, eta bertan bi segundo galdu zituzten errenteriarrek Vilaxoanekiko, 1.000 metroko ibilbidean. Igande goizean jokatu zuten ohorezko txanda, eta bertan Hibaika nagusitu zen. Lehia oso estua izan zen, podiuma osatu zuten taldeak —Hibaika, Tolosaldea eta Vilaxoan—hiru segundoren barruan sartu baitziren. Tolosaldeari bi segundo eta 19 ehuneko atera zizkion finalean eta galiziarrei, berriz, bi segundo eta 25 ehuneko.
Maddi Iriarte Soutok, Itziar Souto Riobok, Lierni Almandoz Diazek, Cristina Cabañas Claramuntek eta Inge Ugarte Gartziandiak osatu zuten finaleko batela.