Pikoketak bilera egingo du bihar
Apirilaren 14ko ekitaldiez gain, Miguel Usabiagaren 'Flores de la República. Los olvidados de Pikoketa' liburua aztertuko dute
Pikoketa Oarsoaldeko elkarte errepublikazaleak bilera egingo du bihar arratsaldean, Merkatuzarren, 19:00etatik aurrera. Bertan, pasa den apirilaren 14ko ospakizunez gain, Miguel Usabiagaren Flores de la República. Los olvidados de Pikoketa liburuaren aurkezpena nola antolatu aztertuko dute. Liburuan, Pikoketa baserriaren ondoan hil eta lurperatu zituzten milizianoei buruzko ikerketa agertzen da. Garaiko testigantzak eta irudiak bildu ditu Usabiagak bertan