Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Maiatzaren Lehena kaleak hartzeko izan dadila dei egin dute

ESK, LKN, CNT, Steilas eta Co.Bas sindikatuek zein Oarso Taldeak Errenteria-Oreretatik Donostiara joango den martxa antolatu dute

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/04/29
Ate joka dago Maiatzaren Lehena, eta hainbat sindikatu eta eragile sozialek badute ostiralerako mobilizazio plana. Gaur goizean Errenteria-Oreretako hainbat taldek eurek antolatu dutena jakinarazi dute. Horrela, ESK, CNT, LKN, Steilas eta Co.Bas sindikatuek zein Oarso Taldeak martxa bat antolatu dute Errenteria-Oreretatik Donostiara. 09:45ean irtengo dira Gamon Zumarditik, eta 12:00etan Donostiako Bretxatik aterako den manifestazioarekin bat egingo dute.
Maiatzaren Leheneko martxa aurkeztu dute

Maiatzaren Leheneko martxa aurkeztu dute

Eragileetako ordezkariek adierazi dutenez, aurtengoa susperraldi ekonomikoaren “urte ofiziala” izango da. Euren esanetan, baina, langileek “ez dute ospatzeko ezer ere ez, gezurra delako ezer ospatzeko dugula”. Izan ere, azken urteetan gobernuek egindako erreformek ugazabak “oilartu” dituela esan dute, “eta epaitegietan hala frogatu diren legez kanpoko kaleratzeak egin dituzte”. Gainera, sistema publikoa “erasotzea” ere salatu dute. Hezkuntzari dagokionez, LOMCE eta Herriberri kritikatu dituzte, “izaera kritikoa duten pertsonak trebatzeko helburutik urruntzen dituztelako, eta ideologia neoliberala hedatzen duelako”. Hezkuntza eredu hori TTIP bezalako hitzarmenak ezartzeko erraztasunak sortzen dituela gaitzetsi dute. Neurri horiek guztiak —eta beste— “kapitalaren mesedetan” egiten dutela adierazi dute. “Horien kontra matxinatuko bagina, gainera, Mozal Legea dute”, esan dute. Nabarmendu dute “susperraldiaren urte miragarrian, mileurista bezalako terminoak zaharkituta” geratu direla. Etxeko langileen kasuan, “esklabotza” egoera handitu dela esan dute. Horregatik, Maiatzaren Lehena probestuko dute “langileon erantzun ahalmena handitzeko, borrokaren beharraren lekukotasuna egiteko egunez egun prekarizatuago dagoen  lan eta gizarte mundu erantzun gisa”. Krisi urteek sistema kapitalista eta heteropatriarkalean “irtenbiderik ez dagoela” utzi diete gizarte eragile eta sindikalei: “Planetaren suntsiketa eta esplotazioa suspertzen ditu, generoen arteko desberdintasunean sustatzen da emakumeek egiten dituzten lan erreproduktiboak ikusezin bihurtuz”. Sistemak munduko ondasunen erdiaren jabe den %1ari mesede egiten diela argi utzi nahi izan dute. Horri aurre egiteko, ondasun eta lanaren “banaketa erradikala” aldarrikatu dute, “berdintasunean oinarritutako jendarte bidezkoago bat ekarriko duena”. Ardatz gisa bizitza bera, eta ez merkatua, mahi dute. “Ez gaitzaten engaina”, ohartarazi dute, “hau ez ekonomia krisia, zibilizazioarena baizik”. Horregatik, ostiralean kaleak hartu behar direla berretsi dute, egungo sistemarekin bukatzeko “borrokan jarraitzen dugula jakin dezaten”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.