Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Agintaldiaren balantze "positiboa" egin du Ezker Anitzak

Datorren udal hauteskundeetan Errenteria Irabaziz babestuko duela adierazi dute

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/04/30
Agerraldia egin du gaur goizean Ezker Anitzak, bi helbururekin. Alde batetik, bukatzear den agintaldiaren balantzea egiteko, eta bestetik, Errenteria Irabaziz hautesle elkargoari babesa emateko. Jose Manuel Ferradas koalizioaren egungo zinegotzi bakarrak hartu du hitza lehendabizi. Horrela, EH Bildurekin batera osatu duen Udal Gobernu Taldearen balantzea “positiboa” izan dela esan du. “Aurreko agintaldian, PSE-EEk eta EAJk osatu zuten gobernuak ez zuen ez helbururik ezta programarik. Gobernu aldaketa haize freskoa izan da herriarentzat”, gaineratu du. Egindako gauza guztiak zerrendatu baino, “luzea delako”, nahiago izan du Errenteria 2025 plan estrategikoa nabarmendu: “Herritarrekin egindako eta partekatutako bide orria izan da”. Ezker Anitzak Ingurumen eta Mendi Saila zuzendu du, baita aniztasunaren kulturaren eta garapenerako lankidetzako azpisaila ere. Lehenari dagokionez, “ia desagertzetik egotetik”, azaldu du Ferradasek, “agintaldiko ikur izatera pasatu da”. Horrela, egindako lanak “fruituak ematen” jarraituko duela uste du, eta landa eremua “ongi zaindu” dutela gaineratu du. Azpisailaren kasuan, aurreko legegintzaldian “bueltaka” ibili dela esan du, eta agintaldi honetan finkatu dela. “Etorkizunean garrantzi handiagoa izango du”, iragarri du.
ezker anitza balantzea

Agintaldiaren balantzea egin du Ezker Anitzak

Kudeaketa hutsaz gain, “ahotsik gabekoen bozgorailu” izan direla aldarrikatu du Ferradasek: “Etxegabetzeak jasan dituztenak zein aurrezkiak arriskuan ikusi dituztenak babestu ditugu”. Errepublikazaletasuna eta laizismoa mahai gainean jarri izana ere bere koalizioari aitortu dio. “Zinegotzi bakarra izatea eraginkorra izan dela esan dezakegu”, bukatu du. Jose Cruz Legorburuk hartu du, ondoren, hitza. Ezker Anitza, bere horretan, hauteskundeetara ez dela aurkeztuko adierazi du. “Koalizioarekin harremana dugun pertsona batzuek Errenteria Irabaziz sortzen aritu gara”, zehaztu du. Hasieran iniziatiba politiko zena orain hautesle elkargo bilakatu da. “Gauzak aldatzearen alde gaudenon zein herritar batasunaren adierazpena da Errenteria Irabaziz”, gaineratu du. Euren ustez, batzeak indarra handitzea suposatzen du. Horrela, hautesle elkargoa gauzak aldatzeko “tresna erabilgarria” izango dela esan dute. “Gauza publikoa berreskuratu nahi dugu, eta udal politikak bideratzeko medioak nahi ditugu, gizarte, ekonomia, ingurumen eta kultura eskubideak bermatzeko”, adierazi du. Enplegua eta gizarte iniziatiba sustatu eta “gehiengo sozialaren” nahiei erantzuteko Errenteria Irabaziz-en aldeko apustua egin dute. Azkenik, foru hauteskundeetarako Gipuzkoa Irabazi hautagaitza babestuko dutela jakinarazi dute, eurek, Equok eta Alternativa Republicanak osatutakoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.