'Zure Errenteria' kanpainarekin jarraituz, etxebizitzetarako duten proposamenak alderatuko dituzte
Gaur arratsaldean, 19:00etan, EAJ finka administratzaileekin bilduko da.
Zure Errenteria kanpainaren barruan izango da bilera. Horrela, iradokizunak jasoko dituzte, “errenteriarren bizi-kalitatea hobetzeko” jeltzaleek zer egin dezaketen hobeto jakite aldera. Horrela, beraiekin partekatu dute 0 solairutik igogailua jartzeko ordenantza proposamena.
Maite Peña alkategai jeltzalearen ustez, irisgarritasuna “gai oso garrantzitsua” da. Izan ere, populazioa zahartzen ari dela eta, euren “independentzia bermatzeko bitartekoak jarri behar ditugu”. Udalak ahalegin bat egin behar duela iritzi dute, horrelako arazoak konpontzeko. Zure Errenteria kanpainako bilera berri horretan jasotako informazioa gainontzekoei batu eta “herriaren diagnosi lan eraginkor eta emankorra” egingo dutela adierazi dute. Datorren agintaldian bide hori jarraituko dutela ziurtatu dute.
Bestalde, duela aste batzuk, auzoz auzo joaten hasi ziren jeltzaleek. Datorren asteetan ere herritarrek dituzten kezkak eta proposamenak bertatik bertara ezagutzeko itzulitxoa egingo dute auzoetatik. Hauek izango dira data eta tokiak:
- Maiatzak 2, 11:00etatik 13:00etara Foruen Plazan.
- Maiatzak 4, 11:00etatik 13:00etara Gamon Zumardian.
- Maiatzak 5, 17:00etatik 19:00etara Kaputxinoen begiratokian.
- Maiatzak 9, 11:00etatik 13:00etara Santa Klara plazan.
- Maiatzak 15, 16:00etatik 18:00etara Galtzarabordan, kiroldegiaren ondoan.
- Maiatzak 17, 11:00etatik 13:00etara, Urdaburu kalean.