Antikapitalisten martxan, egungo eredua zalantzan

Gizarte eredu berri baten alde egin dute hainbat eragilek Maiatzaren Lehenean

Martxa, Antxotik pasatzen.

Martxa, Antxotik pasatzen.

ESK, Co.Bas, CGT, Steilas eta GOT sindikatu eta gizarte eragileek deituta, Maiatzaren  Lehenek0 martxa egin dute gaur Errenteria-Oreretatik Donostiara. Hamarnaka herritarrek bat egin dute bi orduko ibilaldiarekin, nahiz eta euria egin. Martxan gizarte ereduan eraldaketa behar dela aldarrikatu dute, eta eraldaketa behar hori krisi ekonomikoaren gestioan “are nabarmenago” antzeman dela. Horrela, martxa bitartean Dirurik ez da falta, lapurrak daude soberan gisako leloak esan, edo etxe kaleratzeetan bankuek izan duten jarrera salatu dute. Martxan ere Movistar enpresako, nahiz enpresa horrek azpikontratatutako hainbat enpresako ordezkariak egon dira. Movistarren hainbat kaleratze eta murrizketa salatu dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.