John Berkhout taldearen lehena eta azkena

Oiartzungo boskoteak birako azken kontzertua emango du maiatzaren 9an Elorsoro kiroldegian. Herrian joko duten lehen aldia izango da.

John Berkhout taldea

John Berkhout taldea

John Berkhout Oiartzungo musika taldeak bira bukaerako kontzertua emango du eta herrian jotzen duen lehen aldia izango da. Maiatzaren 9an izango da kontzertua, Elorsoro kiroldegian, 21:00etan. Ekain Perez, Iñigo Goñi, Eneko Lusar, Ander Lizaso eta Mikel Alonsok  kontzertu berezia prestatu dute. Oiartzungo Udalak eta Euskadi Gazteak elkarrekin antolatu dute kontzertua. Sarrerak aldez aurretik 8 eurotan daude salgai. Oiartzunen, Garmendia okidegian, Elorsoro kiroldegian, Garbiñe estetika zentroan, Ibarreko gasolindegian eta Amazkar eta Miren tabernetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.