Lezoko udalekuak, Saldise plazan
Udaleku irekietarako izena emateko epea zabalik dago. Lezoko Euskara eta Kultura sailek antolatzen dituzte udalekuak eta matrikula egiteko aukera gaurtik eta hilaren 15era arte izango da.
Hiru eta hamar urte arteko haurrei begira antolatzen ditu udalak udaleku irekiak, 2005etik 2012ra jaiotako haurrei zuzenduta, hain zuzen ere. Udalekuak, Lezon egingo dira, uztailaren 1etik 30era biak barne, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era, eta haurtzaindegi zerbitzua jarriko dela gaineratu dute udaletik lanean ari diren gurasoentzat, “beti eta taldea sortzen denean”. Aukera horren arabera, 8:00etan jasoko lituzkete haurrak haurtzaindegian.
Ineteresdunek
Euskara edo Kultura sailera jo edo
internet balia dezakete matrikula egiteko.