Pasai Donibaneko Itaia Kolektiboak San Isidro eguna ospatzeko feria antolatu du iganderako. Hilaren 15ean ospatzen dute nekazariek beren patroia, baina festa igandera aurreratu dute sanjuandarrek. Jaizkibelen izango da feria, goizetik hasi eta iluntzera arte.
Hona egitaraua:
10:00: Baserrietako bizimodua ezagutuz. Irteera Meiptik. Bisita Gaztelutxo, Puskazarreta, Txarkitu, Iñalurreta eta Kabitte baserrietara.
13:00: Kabitte baserrian salda. Ondoren, joaldun txikiekin kalejira Arrokaundietara.
14:00: Animalia festa eta asto gurdia haurrentzat.
14:30: Herri-bazkaria Arrokaundietan. Txartelak salgai Pari-Berri tabernan. Ondoren kantu zaharrak.
16:30: Sokamuturra haur eta gaztetxoentzat. Jarrian poniak eta jolasak.
17:00: Herri-kirol erakustaldia: aizkolariak, harri-jasotzaileak…