Batzarra eta afari-meriendarekin hasiko du kanpaina EH Bilduk
19:00etan izango da bilera Merkatuzarren, eta mokadutxoa Alkartetxean
Bihar hasiko da —ofizialki— hauteskunde kanpaina, eta alderdiek dena prest dute jadanik. Horrela, EH Bilduk, batzarra egingo du 19:00etatik aurrera Merkatuzarren. 19:30ean, berriz, Errenteria-Oreretako alkate eta zerrendaburua Julen Mendozak eta Xabier Olano ahaldungaiak hartuko dute hitza, Alhondiga gaineko plazatxoan. Gipuzkoa mailako ekitaldia izango da.
21:00etan kanpaina hasierako ohiko afari-merienda egingo dute Alkartetxean. Koalizioko kideek adierazi dutenez, hauteskunde egunera arteko eginbeharrak zehaztu eta adosteko momentu aproposa izango da bihar arratsekoa. “Denok gara beharrezkoak, izan eraldaketaren parte”, gaineratu dute. Gauerdian, kanpaina hastean eta sabela beteta dutela, kartelak itsasten hasiko dira.