Pasaiako argazki zaharrak topatu ditu Ereitenek Getariako artxiboan, kristalezko negatiboetan.
Amagoia Pia kristalezko negatiboak eskuan
Altxor grafikoa topatu du Amagoia Piak Getariako udal artxiboan. Kultur zerbitzuak eskaintzen dituen
Ereiten enpresako langilea, hango artxiboa txukuntzen ari da, eta horretan ari zela egin zuen aurkikuntza, ezustean.
Kutxa batean gordeta, kristalezko hainbat negatibo eta fotograbatu zituzten gordeta artxiboan. Horiek arakatzen hasi eta tartean Pasaiako XX. mendeko lehen hamarkadakoak izan daitezkeen hainbat kristalezko negatibo zeudela konturatu zen artxibozaina.
San Pedroko arraunlariak, kristalean
Kristal horien aurkikuntzaren inguruko guztiak ostiraleko papereko edizioan argitaratuko ditu Oarso Bidasoko Hitzak.