25 urte baino gehiago dituzten ibilgailuen elkarretaratzea egingo dute
Ibilgailu mota horiei "udal zerga kobratzen hasi direla-eta" ez daude ados eta hori salatzeko egingo dute protesta.
Ibilgailu historikoa eta 25 urte baino gehiago dituzten ibilgailuen jabeek elkarretaratzera deitu dute. Ibilgailu mota horiei “udal zerga kobratzen hasi direla-eta” ez daude ados eta hori salatzeko egingo dute protesta.
Elkarretaratzea hilaren 9an (larunbata) izango da. Alcampoko gasolineratik 11:30ean abiatuko dira Doneztebe plazarantz ilaran.
Udalaren 2015eko zerga ordenantzak hauxe dio zehazki: “Ibilgailu historikoek zerga-kuotaren %50eko hobaria izango dute eta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna duten ibilgailuek ere bai, fabrikazio datatik hasita”