II. Bakailaoaren Hamabostaldia antolatu dute eskualdean, hilaren11tik 24ra bitartean
II. Bakailaoaren Hamabostaldiaren aurkezpena, Ziabogan
Gaur goizean aurkeztu dute Donibaneko Ziaboga tabernan bakailaoaren bigarren hamabostaldia. Datorren astelehenean hasiko da, eta hilaren 24ra arte iraungo du. Bitarte horretan, Errenteria-Oreretako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo hainbat jatetxe eta tabernatan bakailaoa izango da osagai nagusia. Pintxo eta otordu bereziak zerbitzatuko dituzte bi astetan hamabostaldian parte hartuko duten establezimenduek.
Pintxoetarako, gainera,
Oarsoaldeako turismo sailak bono berezia diseinatu du, 9, 10 euroren truke, lau pintxo jan ahal izateko. Pintxoak Errenteria-Oreretako Lekuzahar, la Cepa, Xera Gastroteka eta Zuketz tabernatan zerbitzatuko dituzte, eta bonoa, taberna horietan ez ezik, Errenteria-Oreretako, Pasaiako eta San Markoko gotorlekuko turismo bulegoetan salduko dute.
Paraleloan, eta jendearen parte-hartzea lagundu asmoz, egitarau kultural oparoa antolatu dute. Ikus-entzunezkoak, bisita gidatuak, tailerrak… guztiek izango dute tarte hamabostaldiaren barruan antolatu duten egitarauan.
Gaurko aurkezpenean esan dutenez, hitzordu gastronomiko honen bitartez eskualdean tradizio handia duen produktuari omenaldia egin nahi diote. XVI. mendean ehunka itsasontzi Pasaiatik Ternuko bakailao-sardetara joaten zirela gogoratu dute, eta Pasaiako PYSBE konpainiaren sorrerak bertako garapen ekonomikoan izan zuen garrantzia goraipatu dute.
Establezimendu parte-hartzaileak:
- Errenteria-Oreretan: Gaztelu ostatua, San Marko gotorlekua, Xera Gastroteka, eta Zuketz jatetxea.
- Lezon: Kaialde, Etxeberri eta Patxiku Enea jatetxeetan.
- Oiartzunen: Etxezahar, Gurutze Berri eta Matteo.
- Pasaian: Nicolasa, Ontziola, Txulotxo eta Ziaboga.
Egitaraua:
- Tailer gastronomikoak Ziaboga jatetxean, hilaren 14ean, 15ean 21ean eta 22an, 18:00etatik 20:00etara.
- Pasai Donibaneko bakailao faktoria batetara bisita, hilaren 15ean eta 22an, 11:00etatik 12:00etara.
- Museoen nazioarteko eguna Albaola Faktorian, hilaren 18an, Robert Grenier ikerlari kanadarrarekin.
- Tadusak, euskal itsas ondarearen sozializazio eta hedapenerako proiektu musikalaren aurkezpena, Albaolan, hilaren 20an, 19:00etan.
- Bisita gidatu karakterizatua San Marko gotorlekura, familientzat, hilaren 16an eta 23an, 17:00etan.
- Bisita gidatua: Manchester txikia eta emakumeak industria aroan. Hilaren 17an eta 24ean, 17:00etan, Errenteria-Oreretan.
- Pasaiako badian zehar Mater ontzian bidaia, XX. mende erdialdeko bakailao arrantzaren industria ezagutzeko, hilaren 24ean.
- Bakailaoaren inguruko eskulan tailerra, haurrentzat, Albaolan, hilaren 24ean, 11:00etan.
Oharra: Ezinbestekoa da, gutxienez, 48 orduko aurrerapenarekin izena ematea,
Oarsoaldeako Turismoa sailean edota 943 49 45 21 telefono zenbakian.