Jubilatuen elkarteen lana ezagutaraziko dute Ateak Zabalduz-en
Hirugarren aldiz egingo dituzte jubilatu elkarteen lana kalera ateratzen duten jardunaldiak
- 10:00etatik 13:00etara: Merkatuzarren ostegunera arte egongo den erakusketa prestatzeko geratuko dira.
- 17:00etatik 20:00etara: Dantza tailerra, Gamon Zumardian. Eguraldi txarra eginez gero, Koldo Mitxelena ikastetxean.
- 10:00etatik 11:30era: Koldo Mitxelena institutuko ikasleei zuzendutako antzezlanak: Madalena 22 eta Don Juan Tenorio.
- 10:00etatik 13:00etara: Lagunkideren topaketa, Merkatuzarren.
- 17:00etatik 20:00etara: Pintura tailerra. Jasokundeko Amaren parrokia kanpoaldean jartzeko murala egingo dute.
- 10:00etatik 10:30era: Soinketa lantegia Merkatuzarren.
- 10:30etik 13:00etara: Ibilaldia egingo dute, herritik zehar. Merkatuzarretik atera, Agustinetara joan, Gabierrotara jaitsi eta handik Ondartxora abiatuko dira. Han tai-chi saioa egingo dute, eta Merkatuzarrera bueltatuko dira.
- 17:00etatik 20:00etara: Euskal jaia. Merkatuzarren abesti eta dantzen erakustaldia egingo dute. Handik abiatuta, ibilbide hau egingo dute trikitilari eta txistulariekin: Biteri kalea (Juli tabernaren parean), Diputazio plaza, Gamon Zumardia eta Herriko Plaza.
- 10:30etik 12:00etara: Jasokundearen Amaren parrokiara bisita gidatua. Ondoren, jubilatuen elkarteetako abesbatzen kontzertua.
- 17:00etatik 20:00etara: Eskulanen tailerra.
- 12:00etatik 13:00etara: Jubilatuen elkarteek hainbat pertsona omenduko dituzte. Ordura arte ez dute jakinaraziko.
- 14:00etan: Bazkaria.
- 16:00etatik 19:00etara: Dantzaldia eta agurra.