[Bideoa eta argazki galeria] Musikaren apoteosia Errenteria-Oreretan, Musikaldiarekin

Milaka musika ikaslek herriko kaleak hartu dituzte, heldu, gazte, zein adineko

Musikaldiaren saioetako bat Herriko Plazan

Musikaldiaren saioetako bat Herriko Plazan

Errenteria-Oreretako txoko guztietan sumatu da musika gaur. Musikaldiak aurreikusten zuen hori gertatuko zela, baina Euskal Herriko musika eskolen festak aurreikuspenak txiki utzi ditu: 3.000 musikari herritik zehar ikustea gogoratzekoa izan da. Goizean saioak egin dituzte, era guztietakoak eta erdialdeko plaza guztietan, eta arratsaldean jarduerak errepikatzekoak dira, batez ere herriko taldeek. Tonuan jarri. Hori da Musikaldiaren aurtengo leloa. Errenteria Musikal Dantza eta Musika Eskolak lan handia hartu du beregain dena ondo atera zedin, eta hala izaten ari da. Goizeko harrera ekitaldiarekin batera —bertan izan dira udaleko, Jaurlaritzako, Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteko nahiz Errenteria Musikaleko ordezkariak— hasi dira saioak, baina hasierako ekitaldian Eresbili ohore egin dio Musikaldiak: Jon Bagues Eresbileko kideari Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko Ohorezko Kidearen Errekonozimendua eman diote. Handik aurrera, esan bezala, denetik. Ondoko argazki galeria eta bideoa goizean zehar izan direnenak dira. [nggallery id=46]  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.