Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

"Gipuzkoako alkate" izan nahi duela berretsi du Denis Itxasok

Alkate sozialista izandakoekin agerraldia egin PSE-EEren ahaldungaiak; tartean zen Miguel Buen

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/05/11
PSE-EEko ahaldungai Denis Itxasok agerraldia egin du goizean, Gamon Zumardia eta Zubiaurre kalea lotzen dituen zubian, Gipuzkoan alkate sozialista izan zirenez inguratuta. Bertan ziren Miguel Buen udalerriko alkate izandakoa, Bixen Itxaso —Pasaiako alkatea ohia—, Anton Arbulu —Zumarragakoa—, Iñaki Arriola —Eibarkoa—, Alberto Buen —Irungoa— eta Odon Elorza —Donostiako—.
itxaso makila

PSE-EEko alkate ohien eskutik makila jaso du Itxasok

Azken horrek hartu du hitza, eta gainontzeko alkateek zein falta zirenen lana aitortu du. “Euren udalerrien eraldaketaren alde lan handia egin dute. Gainera, momentu oso gogorrak bizi izan dituzte, eta beti giza eskubideen alde egin dute”, esan du Elorzak. Gainera, nabarmendu du duela urte batzuk ezin izango luketela horrelako bat egin Errenteria-Oreretan, “indarkeriak zigortua zegoelako”. Itxasori babesa eman dio alkate sozialisten izenean, eta lurraldea birgaitzea eskatzeaz gain, “birgaitze morala” eskatu dio Itxasori: “ETAri zilegitasuna kentzen jarraitu behar diogu, eta ezin da gainontzeko terrorismoekin alderatzen jarraitu. Argi eta garbi hitz egin behar da, sozialistok egin dugun bezala”. Ondoren, aginte makila eman diote alkateek Itxasori. Ahaldungaiak esan du euren alkatetzen ispiluan begiratzen duela. “Ohorea da zuen kudeaketaren oinordeko izatea”, gaineratu du. Esker oneko hitzak izan ditu alkate izandakoentzako: “Zuen esfortzuari esker bakean bizi gara, eta gure udalerriak oparoagoak eta modernoagoak dira. Alkate ohi zareten arren, niretzako beti izango zarete alkate”. Berak “Gipuzkoako alkate” izan nahi duela esan du, udalerrietako kargu gorena delako herritarrek hurbilen dutena. Banan-banan zerrendatu ditu bertan zeuden alkateen lana. Buenen kasuan, Errenteria-Oreretaren “eraldaketa ekonomikoa” aitortu dio, eta Esmalteria, Lanera, Masti-Loidi edo Txirrita-Maleoren kasuak aipatu ditu. Oarsoaldeko beste alkate ohiarengatik —bere anaia Bixen— esan du Pasaiarentzako etorkizun berria nahi zuela, “baina ezetzaren plataformarekin topatu zen aurrez aurre”. Alkate izandakoek “elkarbizitza” itsasargi izan dutela azaldu du, eta ezberdinekin akordioetara iritsi direla. “Ezker baskistak itunak egiteko duen gaitasunaren oinordeko naiz”, gaineratu du. Elorza Donostiako alkate zela bete zuen estreinakoz kargu bat Itxasok, eta hari eskertu dio “intuizio politikorako ahalmena”. Denentzako gobernatuko duela esan du, “Bilduk ez bezala”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.