Iazko finalerdi bat
Eguraldi ona bertan da, eta horrekin batera Don Vito. Kaleko futbito txapelketa mitikoa aurtengo ekitaldirakoberoketa ariketak egiten ari da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, talde kopuruari ez diote mugarik jarriko. Hilaren 21era arte eman ahal izango dute izena taldeek, honako tabernetan: Reyna, Landare, Sindikato, Arkaitza, KB eta Gailur. Epea bukatzean, egutegia osatuko dute.
Hainbat baldintza daude txapelketan parte hartzeko. Honakoak dira:
- Hamar jokalari taldeko, gutxienez.
- Taldeko jokalari guztiek edo gehienek Errenteria-Oreretakoak izan behar dute.
- Talde bakoitzak arduradun bat izango du.
- Taldeek antolakuntzan parte hartu beharko dute.
- Txapelketan parte hartzeko prezioa 70 eurokoa da, taldeko.
Aurreko urteetan ez bezala, aurtengo Don Viton ohorea baino gehiago jokatuko dute: sari bat egongo da. Antolatzaileek txapelketaren nondik norakoen berri emango dituzte euren
webgunean edo
facebook orrialdean.