San Markoko errepideko obrak hasi dituzte
Galtzada eta bide ertzak konponduko dituzte
San Markoko errepidea konpontzen hasi ziren atzo, San Markos Mankomunitateak jakinarazi duenez. 120.000 euro balioko dute lanek, eta galtzada zein bide ertza hobetuko dituzte. Oinezkoentzako bazterbide bat ere berrituko dute. Eguraldiak uzten badu, datorren astelehenean bukatuko dituzte lanak.