Gipuzkoako Herriarteko pala modalitatean ariko da Oiartzun

Asteburu honetan Gipuzkoako Herriarteko pala modalitatea lehiatzen hasiko da; lehen kanporaketan oiartzuarrei Andoain egokitu zaie.

Errebotea

Kanbo izan zuen kontrario Txostek joan den larunbatean

Asteburu honetan Gipuzkoako Herriarteko pala modalitatea lehiatzen hasiko da. Zortzi talde ariko dira: Oiartzun, Errenteria-Orereta, Andoain, Donostia, Olaberria, Deba, Ordizia eta Lazkao. Lehen kanporaketan oiartzuarrei Andoain egokitu zaie; hala, joaneko partidak Madalensoron izango da bihar (hilak 15), 21:00etan. Paleta larruz eta pala motzean ariko dira. Joan den asteburuko emaitzak Joan den larunbatean errebotean eta bote luzean aritu ziren Txostekoak. Errebotean Kanbo izan zuen kontrario eta 13-12 irabazi zuten oiartzuarrek. 8-12 galtzen joan eta gero, partidari buelta eman zioten. Kategori nazionalean lehenengo garaipena izan zuten. Bote luzean, Zubietaren kontra jokatu zuten eta 8-4 galdu zuten. Pasaiako frontoi berriaren inaugurazio herrikoian egin zuten erakustaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.