Jose Angel Rodriguez, Denis Itxaso eta Idoia Mendia izango dira Pablo Sorozabal plazako ekitaldian
Errenteriako PSE-EEk pasa den larunbatean egiteko asmoa zuen ekitaldi nagusia, baina bertan behera utzi zuten,
Sevillako hegazkin istripuagatik. Ekitaldi hori etzi egingo dute, Beraungo Pablo Sorozabal plazan, 18:00etatik aurrera. Bertan Jose Angel Rodriguez alkategaiak, Denis Itxaso ahaldungaiak eta Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak hartuko dute hitza.
Elkargo sozialistak jakinarazi duenez, mitinaren aurretik haurrentzako jolasak zein puzgarriak egongo dira, 17:00etatik aurrera, alderdiaren gazteriak dinamizatuta. Ekitaldiaren ondoren, pintxopotea egingo dute.