Pasa den asteburuan banatu zituzten diplomak; 160 kilometroko erronka bost lagunek bete dute
Apirilaren 30 bukatu zen Fanderiako eta Galtzarabordako igerilekuetako aurtengo erronka. Erronkak sei luzera izan ditu (
ikus hemen). Guztira 106 kirolarik hartu dute parte, adin eta erritmo , urtarrilaren 19an hasita.
Egunero kontatu dituzte egindako itzuliak, eta 29 lagunek bete zuten distantziarik motzena, 23k bigarrena, hamahiruna lagunek egin zuten hirugarrena eta laugarrena, lauk bosgarren eta seik gogorrena. Pasa den larunbatean jaso zituzten diplomak, Fanderiako kirol instalazioetan. Gainera, igeri egiteko txano bat ere jaso zuten. Erronka bete eta galan egoteko aukerarik ez zutenek, Galtzaraborda zein Fanderiako kiroldegietako harreran jasoko dute.
Bestalde, Galtzarabordako igerilekuak itxita egongo dira bihar, 13:00ak arte. Lehiaketa egingo dute, eta ikastaroak Fanderian izango dira, jaioberriei zuzendutakoak izan ezik.