Udalak zorra berriro negoziatu du bankuekin, eta gutxitu du
Udalaren zorra jaisteak negoziatzeko posizio hobean jarri du instituzioa, eta 438.000 euro jaitsi da
Errenteria Udalak jakinarazi duenez, banketxeekin duen zorra jaitsi du. Berriro negoziatu, eta zorra 438.000 euro jaitsi da. Azaldu dutenez, legegintzaldian udalak hartzekodunekiko zorra gutxitzea lortu du, eta horrek negoziatzeko posizio hobean utzi du udala. Aurretik kontratatutako maileguen interesak gutxitu dira, eta Sabadell-Guipuzcoano zein La Caixarekin duten zorra 438.000 euro gutxitu da.
Agintaldian zor “astuna” arintzeko konpromisoa hartu zutela adierazi du Udal Gobernu Taldeak. “Kudeaketa nabarmendu da gardena, parte hartzailea eta eraginkorra izan delako”, zehaztu dute. Euren politiken ardatza pertsonak izan direla esan dute, eta “egunez eguneko beharrei arreta jarri” dietela ziurtatu dute, “etorkizunari begirako aurreikuspenak ahaztu gabe”.