Brasilgo taldeak surf, garage eta new wave doinuak eramango ditu kulturguneko oholtzara
Autoramas (Filipe Diniz)
Iazko ekainean izan ziren Niessenen, eta aurten berriro errepikatuko dute. Europako itzulia egiten ari da
Autoramas talde brasildarra, eta geldialdia egingo dute Errenteria-Oreretan. Iazko kontzertuarekin alderatuta, hirukote izatetik laukote izatera pasatu dira. Gainera, disko berria prestatzen hasi dira, crowfunding bitartez.
Surf, garage eta new wave doinuak ekarriko dituzte, portugesez abestuta, Oarsomusikaren bitartez. Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta ordu erdi lehenago hasiko dira sarrerak saltzen, zortzi euroan. Iazko saioaren ikuskizunaren erdia ematen badute, ase geldi daiteke ikuslea.