Herritarrekin bideo bat grabatuko du Gure Esku Dagok

Auzoz auzo grabatuko dute bideoa, 18:30ean Karrikan hasita.

Oiartzungo Gure Esku Dagok herritarrekin bideo bat grabatuko dute gaur, hilak 18. Bideoan nahi duen orok parte har dezake. Hala, auzoz auzo joango dira grabaketa lanak egiteko. Ordutegiak hauek izango dira:
  • Karrika: 18:30ean, sarreran.
  • Altzibar: 18:50ean, semaforoan.
  • Ergoien: 19:10ean, Fortalezan.
  • Gurutze: 19:30ean, biribilgunean.
  • Arragua: 19:50ean, elkartean.
  • Ugaldetxo: 20:10ean, futbol zelaian.
  • Iturriotz: 20:30ean, frontoian.
  • Elizalde: 20:50ean, plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.