Lezoko musika eskolak zabalik du matrikulazio epea

Ikasle ofizialek ostirala arte dute matrikula egiteko aukera

musika.eskola.lezoZabalik du matrikulazio epea Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak. Ikasle ofizialek ostiralera arte izango dute izena emateko aukera. Behin izena emanda, hilaren 29 arte izango dute tresna aukeratzeko epea. Matrikulak musika eskolan egin behar dituzte interesdunek 16:15etik 20:00etara. Musika eskolan lehen aldiz matrikula egin nahi dutenek berriz, ekainean egin beharko dute, 22tik 26ra zehazki. azken horien kasuan, goizez egin beharko dute matrikula 10:15etik 14:00ak arte. Ikasturte berria irailaren 8an hasiko da eta egun bat aurretik egingo da aurkezpena, 17:00etan. Informazio gehiago 943 52 99 99 telefono zenbakian edo posta elektronikora idatzita eskuratu dezakete interesdunek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.