Herritarrei deia egin die Gure Esku Dagok, bideoa bukatzeko

Ekainaren 21ari begira, Oiartzungo Gure Esku dago bideo bat prestatzen dabil; Doneztebe plazan egingo dituzte azken grabaketak, gaur

Gure Esku Dago

Grabaketak egiten ibili ziren astelehenean. Irudia, Gurutzeko (Arg.: Gure Esku Dago)

Ekainaren 21ari begira, Oiartzungo Gure Esku dago bideo bat prestatzen dabil eta horretarako auzoz auzo ibili ziren astelehenean irudiak biltzen. Auzotarren erantzuna “oso ona” izan dela adierazi dute eta bukaera borobila eman nahi diote grabazioari. Horretarako, gaur 20:00etan Doneztebe plazara hurbiltzeko dei egin diete herritarrei. Ordu laurden inguruko kontua izango dela aurreikusi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.