Itsasoaren Europako Eguna Pasaian ospatuko dute gaur

AZTI, Navegavela, Donostiako Aquariuma eta Albaola batu dira ospakizunean, bestelako gazte eta kultur eragilerekin batera; Tadua taldeak Bide luzea Ternuarat diskoa aurkeztu du

Navegavela betiaitxe

Itsasaoaren Europako Eguna ospatzeko Navegavela enpresako Betiaixe belaontzian itsasketa egingo dute Pasaian

Itsasoaren Europako Eguna dela eta hainbat ospakizun egingo dira gaur arratsaldean Pasaia. 19:00tan: Navegavela-ko Betiaitxe belaontzian itsasketa bat egingo da Trintxerpetik Albaola Itsas Kultur Faktoriara. Belaontzia Azti parean izango da, eta hango  ontziralekuan bilduko dira itsasketan parte hartuko dutenek, itsasoz egiteko Ondartxorainoko bidea. 19:30etik aurrera, berriz, San Juan baleontziaren eraikuntza prozesuaren inguruko bisita gidatua izango da. Bisita bitartean, gaurko ospakizunean bildu diren eragileen hainbat proiektu ezagutzeko aukera izango dela iragarri dute antolatzaileek, eta Tadusa taldeak, Bide luzea Ternuarat disko berria aurkeztuko duela nabarmendu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.