Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Mendoza: "2025erako lan ildoak markatuta daude, eta horiek jarraituko ditugu"

Jarduneko alkateak eta EH Bilduren zerrendaburuaren arabera, orain arteko ildo berbera jarraituko dute

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/05/20
mendoza borobilaErrenteriako jarduneko alkate da Julen Mendoza (Errenteria-Orereta, 1978). Datorren igandean, berriz ere, zerrenda bozkatuena izango direla uste du, eta “bestelako eredua” proposatzen duten alderdiek gehiengoa izan behar duela. Alkatetza mantenduz gero, zein lan ildo jarraituko dituzue? Lehenik eta behin, uste dut hauteskundeak irabaziko ditugula, zerrenda bozkatuena izango garela. Hauteskundeen ondoren zein mugimendu egongo diren ikusi beharko da, ea zein baldintza politiko dauden. Ardura bat bai sortzen digu egon daitekeen akordio batek: bereziki EAJ eta PSE-EEren artean egon daitekeena, beste maila batzuetan eman direlako. Aprobetxatu nahi dut eskatzeko, herritarrek, bozkatu baino lehen, jakin behar dutela zer bozkatu behar duen, eta eskubidea daukala jakiteko. Beste alderdiek argitu behar dute hori, eta errespetatuko duten zerrenda bozkatuena. Hori hauteslearen ikuspuntu batetik, agian bere boroak eragina izan dezakeelako. Hori esanda, oraingo ildo berbera mantentzea da helburua. Plan Estrategiko bat jarri genuen abian, prozesu parte hartzaile baten bitartez. Pertsona kopurua, baita kualitatiboki ere, oso esanguratsua izan zen. Hor prozesu bat marraztu zen, eta ez da bakarrik agintaldi honetakoa zein hurrengorakoa. Erronka historiko bat badago gure herrian. Karga bat badago, krisi garaitik datorrena: gure herriak fabrikak galdu zituen, eta galtzearekin batera, nortasuna ere galdu zuen, kulturalki zein mentalki, eta krisia nabarmenagoa izan da. Horri erantzun behar diogu, eta hemendik aurrerako erronkak bide horretan jarraitzea da. 2025erako erronka jarrita dago, lan ildoak markatuta daude —ez dira gureak, prozesu parte hartzaile batean erabaki ziren— eta guk horiek baliatuko ditugu. Lekuona izan daiteke aldaketa horren isla? Lekuona sinbolo bat bilaka daiteke, baina ikusi beharko da zer gertatzen den. Asko garatzea behar du oraindik. Baina egia da Lekuona dela herrigunean dugun azkenaurreko fabrika —Papresa da azkena—. Eta justu hor emango da eskema, kontzepzio aldaketa bat. Trantsizioaren erakusgarri izango den elementu bat kokatuko da hor, ekonomia kreatiboarena. Lan ildo gehiago daude, baina bat Lekuona da. Dimentsio handia du, herri erdian dago, ongi ikusiko da, fabrika handi bat izango da. Horrek gure herriaren norabidea markatuko du. Ez da Lekuona bera izango, baizik eta inguruan sortuko dena ere. Gogoan dut Jaime Lernerren zita bat. Curitibako (Brasil) alkate izandakoa da, Nazio Batuen aholkularia arkitekturan. Hirigintza akupuntura aipatzen zuen: “Hiri batean, orratza sartzean, ez da soilik inguru hori eraldatzen, baizik eta ondorioak eremu askoz zabal batean ditu. Guretzako garrantzitsua da apustu hori, izango delako iraganaren eta etorkizunaren arteko inflexio puntua. Pasa den martxoan ezarri zen borondatezko bosgarren edukiontzia. Zein da zuen planteamendua hondakinei dagokienez? Guk Ingurumen Aholku Batzordearen hondakinen batzordearen ildoa jarraituko dugu. Herritarrek osatzen dute talde hori. Euren gomendioak jarraituko ditugu, 2016an gaika jasotako hondakinen kuota %60 izan dadin. Besteak beste, Europak horrela agintzen digulako. Nola iritsiko gara? Bide orri bat dago markatuta, eta hor agertzen da bosgarren edukiontziak beharrezkoa izan behar duela. Borondatezkoa duten beste herri batzuetan ez dira muga batzuetatik pasatzen, %45ean inguruan geratzen dira. Guk beharrezkoa dela uste dugu, planeta ez kutsatzea beharrezkoa den bezala. Ezin da askatasun guztia eman planeta kutsatzeko. Gainera, edukiontzi berdea grisarengatik —errefusa jasotzen duena— aldatuko genuke. Bestetik, merkataritza, ostalaritza zein ekoizle handiek sortutako hondakinak gaika biltzea proposatzen du bide orri horrek. Pliego batzuk baditugu, bilketa eta garbiketaren kontratazioa berritzeko, eta asmoa da denbora labur batean pliegoak ateratzea gauza horiei guztiei erantzuteko. Duela bi urte Eraikiz zinema eta antzerki zikloa egin zenuten, talde politiko guztien adostasun eta parte hartzearekin. Antzeko ekimenen bat sustatuko zenukete? Edo elkarbizitzan sakontzeko lanketa egingo duzue? Eraikiz gertatu zen, ziurrenik, agintaldi erdian izan zelako. Ez dugu berriro egin, horrek eragina izango zuelako. Horrek ez du esan nahi hemen ez denik ezer egin. Maila diskretuan ere jarraitzen ari gara lanean. Horien artean dago gure herrian, 1959 urtetik, jazotako gertaeren txosten bat egiten ari gara. Hauteskundeak pasa eta, beste egoera baten zain geratuko gara, ahalmena emango diguna iniziatiba batzuk aurrera eramateko. Edozein motatakoak izan daitezke. Udala da herritarrekin harreman zuzenena duen erakundea. Ikuspuntu horretatik, uste dugu lana herrietatik egin behar dela eta aurrerapausoak egongo dira. Berriro diot: Eraikiz egin zen, baina ez gara geldirik egon, kontua da ez dela publiko egin.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.