Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bost zerrenda; 21 eserleku; aginte makila, bakarra

EH Bilduk eta Ezker Anitzak gutxiengoan gobernatu dute azken lau urteetan; indar korrelazio berria ikusteke dago

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/05/22
Gozokiak. Arrosak. Puxikak. Melodia errepikakorreko abestiak tu egiten dituzten bozgorailuak. Kartelak. Sotoko postontzia oporretatik bueltan baino beteagoa. Horiek eta beste gauza asko gauerdian bukatuko dira. Igandeko hauteskundeetara aurkeztu diren hautagaitzek etxeko lanak eginak beharko dituzte ordurako. Bihar hautesleek euren botoa hausnartu beharko dute, eta igandean papertxoa hautestontzietara eraman. Ala ez. Bost hautagaitza lehiatuko dira igandean, aginte makila eskuratzeko asmoz. EH Bilduk orain arte Ezker Anitzarekin gutxiengoan gobernatu du. Lehen indarra izaten jarraitu nahi du, Julen Mendoza jarduneko alkatea buru dutela, eta “troika lokala” deitzen diotena geldiarazteko gehiengo zabala lortu nahi du, eurek bakarrik edo “eraldaketaren eredua” defendatzen duen Irabaziz-ekin. Kanpaina aktiboa egin dute, auzoz auzoko batzarrak eginez, eta astelehenean Niessen aretoa bete zuten.
Kartelez bete da herria, ohi bezala

Kartelez bete da herria, ohi bezala

PSE-EErentzako, berriz, kolpe gogorra izan zen duela lau urte Errenteriako Alkatetza galtzea. Kosta ala kosta berreskuratu nahi dute ordura arte gotorleku izan zuen udala. Profil altuko mitina egin zuten pasa den asteburuan, eta Jose Angel Rodriguez alkategaiaren irudiarekin hainbat papertxo banatu dituzte atez ate. EAJren kanpaina diskretuagoa izan da. Ez du ekitaldi masiborik egin (ekonomiari eta beste gaiei buruzko hitzaldiak antolatu dituzte). Hori bai, alderdiaren exekutiboaren presidente Andoni Ortuzar eta Markel Olano ahaldungaia izan ziren Errenteria-Oreretan, pasa den astelehenean, Maite Peña alkategaia buru zuten militantez inguratuta. Gaur Iñigo Urkullu lehendakariak udalerria bisitatu du. PPk kale gutxi zapaldu du, eta egun dituen bi ordezkariak mantentzea arrakasta izango litzateke eurentzat, alderdiak duen gainbehera ikusita. Chema Herzog izango da alkategaia, bigarren aldiz. Aurten Ezker Anitza, bere horretan, ez da aurkeztuko. Irabaziz hautesle elkargoari eman dio babesa. Bertan doaz Equo eta Alternativa Republicanarekin batera. Beste udalerri batzuetan ez bezala, Ahal Dugu ere proiektuan sartu da, eta, gainera, zirkulu lokaleko idazkari nagusi Ion Collar izango da zerrendaburua. Ikusi beharko da Podemos efektuak zer nolako indarra duen. Europako hauteskundeetan, elkargoa osatzen duten zerrendek, batuta, boto kopuru polita lortu zuten. Oarso Bidasoko Hitzak elkarrizketa egin die bost hautagaiei, gai zehatzei buruz. Hemen daude: Julen Mendoza (EH Bildu), Jose Angel Rodriguez (PSE-EE), Maite Peña (EAJ), Chema Herzog (PP) eta Ion Collar (Errenteria Irabaziz). Horrez gain, igandean egunean zehar gertatutakoa webgunean jarraitzeko aukera egongo da, emaitzak zein egunean zehar gertatutakoa. Astelehenean papereko edizio berezia egongo da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.