Gaur hasi eta igandera bitarte, Arragua festetan egongo da. Ohi bezala, gustu guztietarako egitaraua prestatu du jai batzordeak.
Arraguako jaiak
Gaur hasi eta igandera bitarte, Arragua festetan egongo da. Ohi bezala, gustu guztietarako egitaraua prestatu du jai batzordeak. Hona hemen egitaraua:
Maiatzak 22, ostirala
14:00: Aldeguna elkartean, jubilatuentzat bazkaria.
18:00: Jaien hasiera, txupinazoa.
Aldeguna elkarteko atarian Agurra dantzatuko da.
Ondoren, KALEJIRA txistulari eta buruhandiekin.
18:30: Antzerkia haur eta gaztetxoentzat:
Kondaira baten truke, Patata Tropikala taldearen eskutik, frontoian.
19:30: Preso eta Iheslarien aldeko elkarretaratzea frontoian.
20:00: Pintxo-potea Jai Batzordearen kantinan.
22:30: Truk Txapelketa Aldeguna elkartean.
Maiatzak 23, larunbata
11:00: Haur jolasak, frontoi ondoan auzoko haurrek gozatzeko (12 urte arte).
12:00: Gorriti Show. Gaztetxoentzat ponyak eta bigantxak.
14:30: Herri bazkaria frontoian.
-Zozketak izango dira: krisiaren kontrako erosketa-txartelak eta opari ederrak.
-Nafarroako joteroak, Alma Navarra taldea.
-Modesto musikariarekin dantzaldia.
Maiatzak 24, igandea
09:00: Diana auzoan zehar txistulariekin.
09:00: Meza auzoko hildakoen alde.
10:30: Pilota partidak:
– Pasaka partida
– Eskuz bi partida maila desberdinetan.
11:00-13:30: Jolas parkea eta puzgarriak.
12:30: Dantzariak Haurtzaro dantza taldea, frontoian.
15:30-18:00: Jolas parkea eta puzgarriak.
18:00: Irrien Lagunak
Arrantzara dantzan : Largabista, Marikalambre, Martinber eta Tiritatxo arrantzara doaz.
Jarraian I. Bizkotxo Lehiaketa: Parte-hartzaileek 18:30erako etxean egindako bizkotxoak aurkeztu behar dituzte eta epaimahaiak erabakiko ditu hiru onenak.
19:00: Txokolate jatea bizkotxoak dastatuz.