Mugen auziaren harira, epaitegira joko du beste behin udalak

Hala erabaki zuen atzo udalbatzarrak, talde guztien adostasunarekin

mugak

Azaroaren 4an, mugen batzordeko kideek, aldundiari eskaria bideratu zioten egunean

Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaiako Udalak  2014ko azaroaren 4ean udalerriaren sorrera eta mugaketarako akordioa gauzatzeko egindako eskaerari erantzun ez dionez, auzitegira jotzea erabaki du udalbatzarrak. Atzo hartu zuten erabakia, Arizabalon egindako ezohiko plenoan. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa altxatzearen proposamenak talde guztiek babestu zuten. Bi zinegotzi falta zirenez, proposamenak aldeko 15 boto jaso zituen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.