Eguerdiko ordubietan Lezon botoa ematera deituak zeuden herritarren %33,76ak emana zuen botoa.
Hauteskundeak Lezon
Lasaia doa hauteskunde eguna lezon. Lezo Herri Eskolan daude lau mahaiak eta egurdiko ordubietarako bozkatzera deituak zeuden 4.819 herritarretatik, 1.623k zuten botoa eman da, %33,76ak hain zuzen ere. 2011ko hauteskundeetan antzeko kopuruetan ibili ziren. Orduan %33,10ak zuen botoa emana.
Arazorik gabe joan da eguna eta goiza nahikoa lasaia izan da lau mahaietan. Normaltasuna nagusi beraz Lezon. Jende gutxi hurbildu da lehen orduan, lezoarrak mendekosteetan murgilduta dabiltzalako agian, baina eguerdiko datuek erakutsi dutenez orain lau urteko kopuru berdintsuak izan ditu parte hartzeak.