Pasaian hamar puntu igo da parte hartzea

2011. urtean %43,62 zen parte hartzea 18:00etan; gaur, ordu berean, %53,25koa izan da; 14:00etako parte hartze datua bikoiztu egin da Pasaian.

antxo kultur etxea

Jende asko ibili da Antxoko kultur etxean

Parte hartzeak gora egin du nabarmen Pasaian. Hamar puntukoa da aldea  18:00etako datuei erreparatuta. 2011. urtean, ordu horretan, %43,62koa zen parte hartzea; gaur, berriz, %53,25koa da ordu berean. Eta batez ere, eguerdian, igarria egin da. Ilara dezentekoak sortu dira hautesle gehien biltzen dituzten hauteslekuetan; luzeenak Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean eta Antxoko kultur etxean izan dira gaur eguerdian. Pasaiako 12.516 lagun daude erroldatuta eta horietatik 5.350 eman dute jada botoa.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.